Aurkezpena

BRIF BRAF BRUF haur literatura eta ilustrazio jaialdia da, Gianni Rodari haur literaturako idazlearen irudian inspiratua. Jaialdiak Fantasiaren beharra aldarrikatzen du, bizitzeko eta gure errealitatea ezagutzeko ezinbestekoa. Jaialdiaren helburu nagusia sormena eta fantasia hori sustatzea da, Txantrea auzoko plaza eta kaleetan esperientzia fantastikoen bidez, hitzarekin eta ahozkotasunarekin jolasteko. Gozatu Txantrea fantastikoaz!