Title Image

Egitaraua

3. HAUR ETA GAZTE
LITERATUR AZOKA

Abenduak 20. Mª Ana Sanz. Ordutegia: 10:30 – 14:30 / 17:00 – 19:00.

Hainbat argitaletxe eta liburudenden postuetan haur eta gazte literatura eskaintza zabala aurkituko duzu. Gabonetako opariak erosteko aukera aparta!

Informazio gehiago klikatu hemen

INAUGURAZIOA

Abenduak 26. Euskara Plaza. 18:30.

JO & SWISSKNIFE taldearekin!

TELEFONO KABINA

Abenduaren 26tik urtarrilaren 8ra. Arriurdiñeta plaza.
Ordutegia: 11:30 – 14:00 / 17:30 – 20:30.

Txantreako liburutegiak kalera atera ditu ipuinak! Zatoz Arriurdiñeta plazan dagoen fantasiazko telefono kabinara, markatu telefono-zenbaki bat eta gozatu ipuin bat entzuten! Kabina honek Gianni Rodari eta bere “Telefonozko ipuinak“ omentzen ditu. Ipuin Hajek kabinaren barruan entzun ahal izango dituzu, baina, era berean, Doña Mayor, CP García Galdeano eta Bernart Etxepare IP- ko ikasleek sortutako ipuinak ere entzungo dituzu: ipuin horietako asko idazleak ipuinak sortzeko proposatzen zituen teknika fantastikoekin sortu dira.

ITZALEN KARRUSELA

Abenduaren 26tik urtarrilaren 8ra. Euskara Plaza. Ordutegia: 17:30 – 20:30.

Zatoz zure itzalekin jolastera Fermin Izkok egin duen tiobibo honetan. Sar zaitez tiobiboan, jar zaitez oihal-paneletako batean eta adi egon, argia iristen denean itzala sortu beharko baituzu zure gorputzarekin. Jo & Swiss Knife aukeratutako musikak eta Birjinia Alviraren antzerki taldeek lagunduko zaituzte!

BASO FANTASTIKOA

Abenduaren 26tik urtarrilaren 8ra. Munduko Parkea. Ordutegia: 17:30 – 20:30.

Uste duzue zuhaitzek hitz egin dezaketela? Txantrean bai, ipuinak kontatzen dituzte. Munduko Parkeko zenbait zuhaitzek auzoko bizilagunek grabatutako ipuinak kontatuko dizkigute. Eta hizkuntza askotan egingo dute, gure auzoan hizkuntza asko hitz egiten direlako. Sartu baso zoragarri honetara eta bilatu non dauden zuhaitz magikoak!

MARCO eta MIRKO JOLASA

Abenduaren 26tik aurrera. Auzoko saltokietan.

Aurkitu bikoteak eta sari bat eraman ahal izango duzu! Marko eta Mirko Rodariren ipuin bateko bikiak ziren. Bere izenarekin eta Latxan merkatarien Elkartearekin batera bikoteen jokoa sortu dugu. Auzoko dendetako erakusleihoetan Nafarroako ilustratzaile ezberdinek sortutako ilustrazioak egongo dira. Horietako bakoitza errepikatuta dago, bi berdin daude auzoko bi saltokitan. Zeinetan? Zenbat eta bikote gehiago lortu, orduan eta aukera gehiago sari bat irabazteko! Dendetan jolasteko mapak utziko ditugu, eskatu zurea eta jolastu!

HORMA-IRUDIA

Leire Urbeltz artistak kolorea eta fantasia emango dio auzoko horma erraldoi bati, Rodariren “Brif, bruf, braf“ ipuinean oinarritutako marrazki bat margotuz. Leirek Bernart Etxepareko 3. mailako neska-mutilen laguntza izan du marrazki hau sortzeko. Hurbil zaitez, ikusgarria da pareta kolorez tindatzen ikustea!

IPUINAK ESKEGITZEN

Abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an.
MªAuxiliadora Kalea (Txantrea Plaza). Ordutegia: 11:30 – 14:00.

Denon artean ipuin bat sortuko dugu? Neskatila talde batek jarduera hau asmatu eta burutu du eta bi igande hauetan elkarlaneko ipuin bat eraikitzea proposatzen dute. Hartu zure paper zatia eta idatzi esaldi bat aurrekoari jarraituz, sokan tentatu, eta denon artean auzoko ipuinak sortuko ditugu. Idazten ez badakizu edo marraztea nahiago baduzu, behean zintzilika dezakezu zure marrazkia.

“JAVIER REY” IPUIN MARATOIA

Abenduak 30. Arriurdiñeta plaza. Ordutegia: 11:00 – 14:00.

Aurten ez da krossik izan Txantrean, baina ipuin maratoi bat egingo dugu Javier Reyren omenez. 3 orduz ipuinak kontatzeko gai izango gara? Zatoz, parte hartu eta lortuko dugu! Ekarri zure ipuina eta bestela gure Pantxika Lamurrek lagunduko dizu bat asmatzen! Ez ahaztu, G.Rodarik zioen bezala, ipuinak kontatzea oso gauza serioa dela!

“CUADERNOS VIAJEROS” ERAKUSKETA

Abenduaren 18tik urtarrilaren 29ra. Txantreako Liburutegia.

Variopintas Artista eta ilustratzaile kolektiboak Txantreara ekarri ditu beren koaderno bidaiariak. Koadernoak trukatzearen emaitza da erakusketa. Koaderno horietan, sortzaile horietako bakoitzak gai bat eta baldintza batzuk proposatzen ditu elkarlaneko zortzi pieza egiteko. Proiektuan parte hartzen duten egileak Concha Pasamar, Idoia Iribertegui, Itziar Goñi, Mila García, Rebecca Gil, Leire Olkotz, Berta Suescun eta Gabriela Barrio dira.

PODCAST TXALLENGE

Mª Ana Sanzeko ikasleek antolatutako podcast lehiaketako proposamenak entzun eta bozkatu esteka honetan.

ITXIERA

Urtarrilak 8. Euskara Plaza. 19:00.

JO & SWISS KNIFE taldearekin!<br /> MARCO ETA MIRKO jolasaren oparien banaketa