Ipuinak entzuteko kabina bat edo urdina jarri eta agindu eroak ematen dituen semaforo bat duen hiria bisitatu nahi duzu? Gustatuko litzaizuke hiri honetako etxe fantastikoan bizi diren pertsonaia harrigarriak ezagutu, zinetxoan filmak ikusi eta hiri honetako kale bat eraikitzea?
Zatoz Hiri Fantastikora Arriurdiñeta plazan!
Arriurdiñeta plaza (Liburutegiaren ondoan)
12:00 – 14:00 / 17:30 – 20:00
SEMAFORO URDINA
Botoia sakatzen baduzu semaforo hau erotu egingo da! Urdin jartzen da eta oso agindu bitxiak ematen ditu koloretako zebra pasabide fantastiko bat pasatzeko.
PASA, PASA IGEL BATEN MODURA ETA IKUSIKO DUZU ZER NOLAKO LOGURA!
Bertsoak: LH 5 eta 6 Bernart Etxepare IP Bertsolaritza saioetan.
KABINA FANTASTIKOA
Hiri honetan ezer ez da dirudiena! Kabina hontan, telefono zenbakia sakatzen duzunean ipuin bat entzuten da! 99 ipuinekin osatutako listin telefonikoa dago, żuk nahi duzuna aukeratzeko.
Ba al dakizu ipuin guzti hauek Txantreako eskoletako haurrek asmatu, sortu eta grabatu dituztela?
Ipuinen sorkuntza eta grabazioa: LH5 CP Doña Mayor, LH3 Bernart Etxepare IP, LH5 eta LH6 CP García Galdeano.
NIRE AUZO FANTASTIKOA
Sortu hiri honetako kale fantastiko bat Liburutegiko estalpean aurkituko dituzun materialak berrerabiliz.
ZINETXOA
Sartu eta Brif Braf Bruf-en edizio guztien pelikulak ikusi.
ETXE FANTASTIKOA,
Nor bizi da hor?
Nos bizi da hor?
Liburutegia Etxe fantastiko bat bihurtu da!!
Eta, badakizu nor bizi den hor? Noski! Pertsonaia fantastikoak!
Liburutegiko sarreran ezagutuko dituzu Liax Nexion, Arnab Zaeb, Melisima, Magamoku eta beste bizilagun dibertigarriak!,
Adi!! Haiek emango dizkizute Munduko Parkeko buzoien jolasean jolasteko gakoak. Begiratu arretaz bere deskribapenei eta zenbaki magikoak aurkituko dituzu!
Pertsonaien sorkuntza: 3º CP García Galdeano + Carlos Rodríguez / Sandra
Aguerri eta Pablo Cañete (De Improviso).
Ilustrazioak: Berta Suescun, Myriam Cameros Sierra, Irati Fernandez Gabarain.
TAILERRAK
“Des-liburu harrigarriak”
Miren Asiain (ilustradorea)
Ab. 29 – 11:00 – 12:00 (Cast)
Ab. 31 – 11:00 – 12:00 (Eus)
IPUIN MARATOIA
Abenduak 30, Liburutegia (11:30 – 13:30)
Bi ordu ipuinak kontatzen egongo gara, zatoz zure ipuina kontatzera!