Title Image

Hiri fantastikoa

Ipuinak entzuteko telefono kabina bat edo urdina jarri eta agindu eroak ematen dituen semaforo bat duen hiria bisitatu nahi duzu? Gustatuko litzaizuke hiri honetako etxe fantastikoan bizi diren pertsonaia bereziak ezagutzea?

Zatoz Hiri Fantastikora Arriurdiñeta plazan!

Arriurdiñeta plaza (Liburutegiaren ondoan)
12:00 – 14:00 / 17:30 – 20:00

SEMAFORO URDINA

Botoia sakatzen baduzu semaforo hau erotu egingo da! Urdin jartzen da eta oso agindu bitxiak ematen ditu koloretako zebra pasabide fantastiko bat pasatzeko.

PASA, PASA IGEL BATEN MODURA ETA IKUSIKO DUZU ZER NOLAKO LOGURA!

Aginduak sortu eta grabatu dituzten ikasleak: 5º CP Doña Mayor eta Sergio de Andrés aktorea, eta LH 5 Bernart Etxepare IP- Bertsolaritza saioetan.

KABINA FANTASTIKOA

Hiri honetan ezer ez da dirudiena! Kabina hontan, telefono zenbakia sakatzen duzunean ipuin bat entzuten da! 99 ipuinekin osatutako listin telefonikoa dago, żuk nahi duzuna aukeratzeko.  

Ba al dakizu ipuin gusto hauek Txantreako eskoletako haurrek asmatu, sortu eta grabatu dituztela?

Ipuinen sorkuntza eta grabazioa: LH5 CP Doña Mayor, LH3 Bernart Etxepare IP, LH5 eta LH6 CP García Galdeano.

NIRE AUZO FANTASTIKOA

Sortu hiri honetako kale fantastiko bat Liburutegian aurkituko dituzun eraikuntza-elementuekin.

ETXE FANTASTIKOA,
Nor bizi da hor?

Nos bizi da hor?

Liburutegia Etxe fantastiko bat bihurtu da!! 

Eta, badakizu nor bizi den hor? Noski! Pertsonaia fantastikoak!

Liburutegiko sarreran ezagutuko dituzu MR.BURP, LOLIA BITXIA, SUPER RAPPID, CUCU, BEREBERKI eta beste bizilagun dibertigarriak!,

 Adi!! Haiek emango dizkizute Munduko Parkeko buzoien jolasean jolasteko gakoak. Begiratu arretaz bere deskribapenei eta zenbaki magikoak aurkituko dituzu!

Pertsonaien sorkuntza: 3º CP García Galdeano + Carlos Rodríguez / Sandra Aguerri eta Pablo Cañete (De Improviso).

Ilustrazioak: Itziar Reparaz, Javi Palacios, Virginia Santos, Irkaitz Pérez-Ilzarbe.

TAILERRAK

Abenduak 26 – 11:00
Scape Room

Abenduak 30 – 11:00
Pop up tailerra (euskaraz)

IPUIN MARATOIA

Abenduak 27a, Liburutegia (11:30 – 13:30) 

Bi ordu ipuinak kontatzen egongo gara, zatoz gustoko duzun ipuina kontatzera! Kafe-ipuina egongo da!

LIBURUTEGIAN IZENA EMAN!