Sartu Munduko Parkean eta prestatu zentzumenak! Parke honetan zuhaitzek abesten dute, biztanle koloretsuak bizi dira eta mezu sekretuak gordetzen dituzten buzoi fantastikoak agertu dira!
Munduko parkea
Egun osoan zehar
BUZOI FANTASTIKOAK
Baso honetan 12 buzoi fantastiko agertu dira, 12 giltzarrapoekin. Horiek irekitzeko, 3 zenbakiko gako bat beharko duzu. Hiri Fantastikoko pertsonaiek argibide asko emango dizkizute. Begiratu ondo haien deskribapenei (liburutegiko sarreran / Informazio etxeetan).
Buzoi bakoitza pertsonaia bati dagokio. Eta pertsonaia bakoitzak galdera bat gorde du bere buzoian.
Galdera hauek lortzen badituzu, Hiri Fantastikoan dagoen informazio etxean emango dizute behar duzun zigilua pertsonaiei erantzuna bidaltzeko. Jasotako erantzunen artean sari oso bereziak egongo dira.
MITOLOGIA
BERRIA
Ninfa, Maga, Caballina, Bi Buru… berriro itzuli dira Baso Fantastikora. Disfruta itzazu izaki koloretsu hauek eta gozatu haien musika eta istoria fantastikoak entzuten.
Artista: Mikel Belascoain
Musika: Holly Miranda
Istorioak sortu eta grabatu dituzte: García Galdeano ikasleak + Mikel Belascoain
ZUHAITZ MAGIKOAK
Baso honetan zuhaitzek hizkuntza anitzetan abesten dute bere ondotik pasatzean.
Txantreako bizilagunek grabatutako abestiak.
