Slide 21/12 ~ 04/01
Barrio de la Txantrea Auzoa
Haur literatura eta ilustrazio jaialdia
Festival de literatura infantil e ilustración

FANTASIA eta RODARI

BRIF BRAF BRUF haur literatura eta ilustrazio jaialdia da, Gianni Rodari haur literaturako idazlearen irudian inspiratua. Jaialdiak Fantasiaren beharra aldarrikatzen du, bizitzeko eta gure errealitatea ezagutzeko ezinbestekoa. Jaialdiaren helburu nagusia sormena eta fantasia hori sustatzea da, Txantrea auzoko plaza eta kaleetan esperientzia fantastikoen bidez, hitzarekin eta ahozkotasunarekin jolasteko. Gozatu Txantrea fantastikoaz!

HAURREN PARTAIDETZA

Jaialdi honen prozesuan haurren partaidetza da helburu nagusiena. Auzoko ikastetxeekin lankidetza ezarri da, auzoko haurrak eta gazteak aktiboki parte har dezaten ez soilik ikusleak izateko. Gainera, neska talde bat izan da jaialdiaren antolaketan.Proposatzen diren jardueren sormenean haurrek parte hartu dute, artistekin elkarlanean.

GURE AUZOA TXANTREA

Iruñeko Txantrea auzoan egiten da jaialdia eta auzoan dauden giza erakunde eta elkarte kulturalekin elkarlanean gauzatzen da. Prozesuan Txantreako liburutegia, Latxan merkatarien elkartea, Jai Batzordea, Bernart Etxepare IP, CP Garcia Galdeano, CP Doña Mayor edota El Molino eskolekin harremanetan gaude eta idei zoragarriak ateratzen dira elkarlanetik.