Title Image

Lagundu

BRIF BRAF BRUF lagundu!

Nafarroako Kultur Mezenasgoari buruzko Foru Legeak (MECNA) onura fiskal handiak eskaintzen dizkie interes sozialekotzat jotzen eta deklaratzen diren proiektu kultural eta artistikoei laguntza ematen dieten enpresa eta partikularrei.

Brif Braf Bruf jaialdiak MECNA zigilua du; beraz, egiten diguzun edozein dohaintzak kenkari garrantzitsua izango du PFEZaren aitorpena egiten duzunean (edo enpresen kasuan, Sozietateen gaineko Zergan).

Partikularren kasuan, PFEZaren kuotaren kenkaria % 80koa da emandako lehen 150 euroetan, eta % 40koa gainerakoetan. Zer esan nahi du kuotaren kenkari batek? Ordaindu beharreko aitorpena ateratzen bazaizu, ordaindu beharreko kuotari kenkariaren zenbatekoa txikituko dela. Eta itzultzera ateratzen bazaizu, itzulketaren zenbatekoari kenkariaren zenbatekoa gehituko diote.

Begira adibide hauek:

50€

40 €ko kenkaria dakar. Zure ekarpen garbia, PFEZren aitorpena egin ondoren, 10 eurokoa izango da, baina Brif Braf Brufek 50 euro jasoko ditu.

150€

120 €ko kenkaria dakar. Zure ekarpen garbia, PFEZren aitorpena egin ondoren, 30 eurokoa izango da, baina Brif Braf Brufek 150 euro jasoko ditu.

500€

 260 €ko kenkaria dakar. Zure ekarpen garbia, PFEZren aitorpena egin ondoren, 240 eurokoa izango da, baina Brif Braf Brufek 500 euro jasoko ditu.
Brif Braf Bruf diruz lagundu / Dona a Brif Braf Bruf
Zure ekarpena egiteko, transferentzia egin honako kontu korrontera eta bete azpiko inprimakia. Datu horiekin errentara aitorpenean dagokizun bonifikazioa jasotzeko beharko duzun ziurtagiria prestatuko dizugu. ***************************************************************************************************************** Para realizar tu aportación, haz la transferencia a la siguiente cuenta corriente y rellena este formulario. Con estos datos te prepararemos el certificado que necesitarás para recibir la bonificación que te corresponde en la declaración de la renta. ***************************************************************************************************************** ES14 2100 4963 3722 0011 6210 Kontalariak Elkartea

Enpresen kasuan, emandako zenbatekoak zerga-oinarria murrizten du, gastu kengarritzat jotzen baita, eta, gainera, kuota likidoaren % 30eko kenkaria lortzen da lehenengo 300 eurotan, eta % 20koa hurrengoetan.