Gares plaza inguruko kaleetan, lau etxeetako hormak kolorez eta fantasiaz bete dira. Topa itzazu!
Eta auzoko denda batzuetako erakuslehioetan Marco eta Mirko jokoan jolasteko irudiak agertu dira!
Gares Plaza / Txantrea
Egun osoan zehar
INORA EZ ZIHOAN BIDEA
Auzotik paseoa zinema mugikor batekin, inora ez zihoazen bideetatik abiatu diren bizilagunen istorioak “pantaila” ustekabekoetan ezagutzeko. Bidearen amaieran, auzoko eskoletako txikiek amestutako bideak aurkituko dituzu.
Zinema-mugikorra
Irteera:
Euskera Plaza – 18:30.
Abendua: 22, 23, 26, 27, 28, 29.
Urtarrila: 2, 3.
Bilketa dokumentala eta grabazioa: Iñaki Alforja.
Bide gidalari eta antzezleak: Aintzane Baleztena, Patxi Larrea.
Aforo mugatuta. Gonbidapenak informazio etxolan.
MARCO ETA MIRKO
Bikoteen jokoa itzuli da! Hartu mapa eta auzoan zehar ibili denda batzuetako erakusleihoetan dauden irudi berdinen bikoteak aurkituz. Aurten zazpi ilustratzaile nafarrek eta Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolako diseinu graduko ikasleek beren ilustrazioekin parte hartu dute! Denak aurkitzen badituzu, sari bat irabazi ahal izango duzu.
HORMA IRUDIA
Paseatu eta 4 horma irudi erraldoiak aurkitu. Bakoitza Gianni Rodariren ipuin batetan eta Bernart Etxepareko haurrek emandako ideietan daude inspiratuta:
Leire Urbeltz (2020)
Maite Mutuberria (2022)
Miren Asiain Lora (2021)
Zuzene Seminario, Lorea Larraya, June García (2023)