DESATEA IREKI
ETA SARTU DES AURRETIK DUEN AUZORA!
Txantrea Des Txantrea bihurtu eta dena irudimenez bete da. Des-ateak, des-kanioia. eta beste des gauza asko agertu dira.
KONTALARIAK Elkarteak, auzoko haurrek eta artista bikainek, BRIF BRAF BRUF jaialdiaren 6 edizioa prestatu dugu. Txantreako kale eta plazetan zehar 3 unibertso fantastiko aurkituko dituzu jolasteko eta irudimena astintzeko.
Abenduak 20 – urtarrilak 3.
Itxita: Abenduaren 24, 25, 31an. Urtarrilaren 1a.
Adi!
Feria Salestarren patioan egongo da, Euskara plaza obretan dagoelako.
BRIF BRAF BRUF-eko
3 Unibertso Fantastikoak ezagutu eta disfrutatu!
HIRI FANTASTIKOA
Ipuinak entzuteko telefono kabina bat edo urdina jarri eta agindu eroak ematen dituen semaforo bat duen hiria bisitatu nahi duzu? Gustatuko litzaizuke hiri honetako etxe fantastikoan bizi diren pertsonaia bereziak ezagutzea? Zatoz Hiri Fantastikora Arriurdiñeta plazan!
Arriurdiñeta plaza / Liburutegia
12:00 – 14:00 / 17:30 – 20:00
FERIA FANTASTIKOA
Jolastu nahi duzu? Jolastu jolas-etxola dibertigarrietan: boteak bota pilota batekin, arrantzatu igelak eta lortu globoa zeruraino igotzea, hitz baliotsuak lortuko dituzu! Eta adi, piraten ontzi bat iritsi da deskanioi batekin!
ADI! Feria Salestarren patioan egongo da, Euskara plaza obretan dagoelako.
17:30 – 20:00
BASO FANTASTIKOA
Baso misteriotsu hau buzoi eta giltzarrapoz beteta dago eta, adi, des-ateak agertu dira!! ¿Lortuko duzu irekitzea? Zer aurkituko duzu bestaldean?
Munduko Parkea
12:00 – 14:00 / 17:30 – 20:00
(20, arratsaldez bakarrik)
INAUGURAZIOA
Arriurdiñeta Plazan
Abenduak 20
17:30 Hiri Fantastikoa (Arriurdiñeta plaza). Paseo fantastikoa.
18:30: Feria Fantastikoaren inaugurazioa (Salestarren patioan).
19:30 IMPRO… ¡A LA FRESCA! (Salestarren patioan)
De improviso taldearekin oso ondo pasatuko dugu.
ITXIERA
Hitzen bingoa + sarien zozketa.
Urtarrilak 3
18:30 Feria Fantastikoa
Salestarren patioan.
Hitzen bingoa + sari banaketa.
INFORMAZIO ETXEAK
Salestarren patioan
17:30 – 20:00
Arriurdiñeta Plaza
Liburutegi publikoaren ondoan
12:00 – 14:00 / 17:30 – 20:00
Itxita:
Abenduaren 24, 25, 31an.
Urtarrilaren 1a.