Jolastu nahi duzu? Zatoz Feriara!
Aurten Salestarren patioan egongo dira jolas-etxe dibertigarriak! Eta adi, piraten ontzi bat iritsi da deskanioi batekin!
Salestarren patioa
17:30 – 20:00
Adi!
Feria Salestarren patioan egongo da, Euskara plaza obretan dagoelako.
ITSASONTZIA ETA DESKANOIA
Itsasontzi pirata agertu da Ferian. Itsasoak eta ekaitzak zeharkatu eta altxorrak eta uharteak aurki itzazu! Zatoz pirata! Gerra desegiteko kanoia ezagutuko duzu.
JOLAS ETXEAK
Ez galdu Kontalariak elkarteak prestatu dituen joko dibertigarriak. Saiatu pote guztiak bolekin botatzen, igelak arrantzatzen eta globoak zeruraino igotzen. Hitz baliotsuak lortuko dituzu! Hitz hauekin ipuin bat sortu ahal izango duzu eta horiek artean, hiru ipuinek sari berezia izango dute. Hiru ilustratzaileek ipuinaren irudi originala egingo diote.
INORA EZ ZIHOAN BIDEA
Auzotik paseoa zinema mugikor batekin,Txantreako artearen bidea “pantaila” ustekabekoetan ezagutzeko. Auzoko artistek bere sorkuntzetan errealitatea nola desegin edo berregiten duten kontatuko digute.
Zinema-mugikorra
Irteera:
Salestarren patioa – 18:30.
Abendua: 21, 22, 23, 26, 27, 28, 29, 30.
Urtarrila: 2.
Bilketa dokumentala eta grabazioa: Iñaki Alforja.
Bide gidalari eta antzezleak: Aintzane Baleztena, Patxi Larrea.
Aforo mugatuta. Gonbidapenak informazio etxolan.