Title Image

Beautiful Blog

cartel feria azokako aftixa

IGANDE HONETAN III. HAUR ETA GAZTE LITERATURA AZOKA OSPATUKO DA , BRIF BRAF BRUF JAIALDIAREN AURRERAPEN GISA.

III. Haur eta Gazte Literatura Azoka ospatuko da igande honetan, hilak 20, Maria Ana Sanz ikastetxeko patioan. Ordutegia 10:30etik 14:30era eta 17:00etatik 19:00etara izango da. Azoka Brif Braf Bruf jaialdiaren baitan antolatu da. Jaialdiak aurtengo Gabonetan Txantrea fantasiaren Iruñeko epizentroan bilakatuko du.

Gabonetako opariak erosteko aukera paregabea!



Nafarroako hainbat liburu-denda eta argitaletxek parte hartuko dute

Azokak Chundarata, Elkar eta Karrikiri liburu-denden salmenta postuak izango ditu, baita Pamiela, Lamiñarra eta Txalaparta argitaletxeenak ere. Azokaren bi antolatzaileek, Txantrean Auzolan aldizkariak eta Brif Braf Bruf jaialdiaren sustatzaileek ere postuak jarriko dituzte.

 

Haur eta gazte literatura eskaintza zabala

Postuek literatura eta ilustrazio liburu sorta zaindua eskainiko dute haur eta gazteentzat, euskaraz zein gaztelaniaz. Era berean, maskara eta kamisetak salduko dituzte Brif Braf Bruf jaialdia finantzatzen laguntzeko.

 

Egileei elkarrizketa

Txantrean Auzolan aldizkariak honako egile hauek elkarrizketatuko ditu:

11:00etan Mikel Mikeo – “Paradojas, escenas absurdas y dulce ironía” 204 kontakizun, bakoitza 204 hitzekin. Umorea nagusi den askotariko kontakizunen nahaspila.

12:00etan Bakarne Atxukarro – “Gizonak”. Hiru osagai nagusi dituen multimedia argitalpena: emakumeak, euskara eta elkartasuna. Kazetari honek ahotsa ematen dien emakume ezezagunen bizitzari buruzkoa da, Euskalerria Irratiko Irrintzi Plaza Irratian egiten duen kolaborazioan. Elkarrizketa euskaraz izanen da.

13:00etan Miren Asiain – Ilustratzaile nafarra, 2020ko Euskadi Literatura Sariaren irabazlea, “Un millón de ostras en lo alto de la montaña” liburuari egindako ekarpenarekin. Txinan, Japonian, Italian, Espainian, Argentinan, Mexikon eta New Yorken egin ditu erakusketak, eta jaialdietarako, musika eta antzerki proiektuetarako eta Amnistia Internazionalerako posterrak diseinatu ditu.

17:00etan Oscar Salvoch. June Garcia eta Lorena Larraya – “Julian Gayarre. Del Roncal al mundo”. Julian Gayarre abeslari ospetsuaren musikari grinatsu honek 2015ean idatzi zuen bere lehen biografia, 19 urteko ikerketaren ondoren, etxeko txikienentzat egokitu du, bere kolaboratzaileen eskutik ilustrazio zoragarriekin.

18:00etan Cristina Cortés – “Cuéntame cuando sí anidé en una tripa y sí nací” psikotraumatologian espezializatutako psikologo terapeuta honek bere hirugarren liburua aurkezten du, atxikimenduaren emozioen eta transtornoen balioa ezagutarazteko. Bigarren liburua, familian irakurtzeko eta seme-alabei sentimenduak hobeto ulertzen eta kudeatzen laguntzeko.

 

Antolaketa

Txantrean Auzolanek eta Kontalariak elkarteek antolatu dute, Diego de Haro liburu-saltzaileen elkartearen laguntzarekin, Brif Braf Bruf jaialdiaren barruan. Nafarroako Kutxa Fundazioari eta La Caixa Fundazioari esker egin daiteke jaialdi hori, Innova cultural 2020 deialdian hautatutako proiektuetako bat izan baita. Proiektuak ere diru-laguntza jaso du Iruñeko Udalaren kultur jardueretarako deialdiaren barruan. Gainera, MECNA zigilua eskuratu du eta antolakuntzak jaialdiko merchandising-a salduko du.

 

Covid-19

Kontalariak elkartea jakitun da une honetan egoera berezian gaudela, Covid 19ren eraginez. Azoka prestatzeko orduan, kontuan hartu dira hura segurtasuna bermatuz gauzatu ahal izateko eskatzen diren neurriak. Elkartearentzat, haurtzaroa eta fantasia aldarrikatzeak behar diren ahalegin guztiak merezi ditu, are gehiago une honetan.

Post a Comment